Ongi etorria eta irekiera. EUSKARA ARDATZ DUEN IRAKASKUNTZAK NAFARROAN DITUEN ERRONKAK.

Euskara biziberritzeko prozesuan, hezkuntzak funtsezko zeregina du, eta Nafarroan, testuinguru soziolinguistiko anitzean, erronka bereziak ditugu euskal hiztun osoak hezteko. Jardunaldi honetan NUPeko Ikasi Katedra (I-Communitas Institutoa) eta NIEren eskutik, hausnarketarako eta eztabaidarako gune bat eskaini nahi dugu, non hizkuntza gaitasuna eta kulturarekiko atxikimendua, gurasoen inplikazioa eta ikastolen ekarpena izango diren ardatz nagusiak.

Egitarauan bi aditu izango ditugu hizlari: Jon Sarasua Maritxalarrek hiztun osoagoen kontzeptua landuko du, eta Paula Kasares Corralesek haurrak euskaldun hazteko gurasoen rolaren garrantzia aztertuko du. Ondoren, Nafarroako ikastolek zeregin horretan egiten diharduten lana gertuagotik ezagutzeko aukera izango dugu.

Ongi etorria eta irekiera

Álvaro Baraibar, NUPeko I-Communitas Institutoa
Iosu Repáraz, Nafarroako Ikastolen Elkartearen Zuzendaria
Ana Ollo, Nafarroako Gobernuaren Bigarren Lehendakariordea
Martín Larraza, NUPeko Ikerketa Errektoreordea

Descripción: 
EUSKARA ARDATZ DUEN IRAKASKUNTZAK NAFARROAN DITUEN ERRONKAK
0
Your rating: None