Canales
User login
Natur zientzien ikasketa eta ikerketaren etorkizuna, egungo hezkuntzak baldintzatuko du. Mahai inguru honen bidez ikasle batek bere oinarrizko hezkuntza ibilbidean zein goi mailako ikasketetan ingurumen hezkuntzarekin izan dezakeen hartu emana aztertzen saiatuko gara. Zehazki, hezkuntza formala jasaten ari den aldaketa testuinguruan kokatuz.
Oinarrizko hezkuntzaren eta batxilergoaren dekretu berriak, ETHAZI egitasmoa, 2018an unibertsitateko graduak kategorizatzeko legea… aldaketa hauetan guztietan ingurumen hezkuntzari ezarri zaion lekuaren argi-itzalak arakatzea dugu helburu.
Etapa bakoitzak berezko dituen ezaugarri eta helburuetara gerturatzen saiatuko gara eta hizlari bakoitzak etapa batetik egingo du ekarpena.
Maialen Sistiaga Poveda
Biologian doktorea da eta Zientziaren Didaktikan irakasle eta ikertzailea EHUko Gipuzkoako Hezkuntza Fakultatean. Zortzi urte eman ditu Kutxa Fundazioaren Baso-eskolen sarea koordinatzen eta harreman estua izan du ingurumen hezkuntzarekin eta naturan hezten duen hezkuntza komunitatearekin. Ikerketari dagokionez, kanpo-espazioaren erabilera didaktikoan zentratu da batez ere.
Oier Pedrera Diez
Biologian graduatua da Ingurumen Biologia aipamenarekin. Irakasleen Prestakuntza Masterra ikasi ondoren Zientzia Esperimentalen Didaktikaren arloan ikertzen aritu da.
Hala, bere bi ikerketa-ildo nagusiak Bigarren Hezkuntzako ikasleen Biodibertsitate Hezkuntza eta Biologiaren Hezkuntza formalerako material enpirikoki frogatuen diseinua dira, bereziki azpimarratzekoak izanik ikasleen landareekiko kontzientziaren inguruan burututako lanak.
Oihane Garcia Santiago
Getxon jaioa 1980an. Soziologian Doktoratua eta gaur egun UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea, bai eta EKOPOL-Iraunkortasunerako bideak ikerketa taldeko kidea ere.
Bere lan esparru nagusienak hauek dira: teoria kritikoak, jendarte aldaketa, hezkuntza ekosoziala eta trantsizio ekosozialak. Herri mugimenduarekin batera, formakuntza politikorako esperientzietan ere parte hartu izan du.
Maixa Otegi Arruti
Nekazaritza Ingeniaria (2008), Iruñea eta Mendi Ingeniaria (2015) Avila. 2009 urtetik 2012 urtera Itsasmendiko-Hazin, Fraisoro eta Derioko nekazaritza eskoletan lanean, batez ere Lorezaintzako moduluetan irakasle bezala. 2012tik aurrera, Fraisoro Eskolan Baso eta Natura Ingurunearen kudeaketa zikloan.
Bertan irakasle izateaz gain, mintegi buru, konpotentzien errekonozimenduan lanean haritua. Azken bi urteetan ikastetxeko berrikuntza zuzendaria izan da. Azken 4 urteetan, Bibasoen kudeaketaren inguruko saiotxoak eman izan ditudana.
- 15 lecturas
