Canales
User login
Hitzaldi orokorra: “Katedralaren eraikuntza“.
Jose Ramon Etxebarria (UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea, UEUkidea)
Ingeniaritzan doktorea, fisika teorikoaren eta hizkuntzalaritza aplikatuaren arloko ikerlanak argitaratu ditu. Fisikako irakasle gisa aritu zen hainbat urtez EHUko Leioako Zientzia Fakultatean, eta azken hamar urteotan testu zientifiko-teknikoen arauak eta terminologia irakasten ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Hasieratik egin du lan Udako Euskal Unibertsitatean, irakasle modura eta irakasmaterialen argitalpenetan. Testugintza teknikoan, hiztegigintzan eta dibulgazio zientifikoan zaildua da, betiere euskaraz. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 170 lan baino gehiago bildu dira.
Asteazkena, maiatzak 10
Informazio gehiago:
- 2326 lecturas