Canales
User login
Hitzaldi orokorra:“Bizitza eta karrera ikerkuntzan: Nire esperientzia”
Arkaitz Carracedo (CIC BioGUNEko Onkologia Molekularra ikerketa taldeko burua)
Arkaitz Carracedo, CIC bioGUNEko Onkologia Molekularreko Programaren parte den lantaldearen burua da gaur egun. Ikerbasque ikertzailea izateaz gain, Minbiziaren CIBEReko kidea da eta baita EHUko Biokimika eta Biologia Molekularra saileko irakasle elkartua ere.
EHUn burutu zituen Biologia lizentziaturako lehen zikloko ikasketak, jarraian Madrideko Unibertsitate Konplutensean bukatu zuelarik Biomedikuntzako lizentziatura. Doktoretzan, kanabinoideek minbiziaren aurka duten eragina ikertu zuen (2001-2006); doktoradutza osteko egonaldia Pier Paolo Pandolfiren laborategian egin zuen, Memorial Sloan Kettering Cancer Center eta Beth Israel Deaconess Medical Schoolen. 2010.ean bueltatu zen Euskal Herrira, CIC bioGUNEk taldeburu izateko postua eskeini ziolarik. Orduz geroztik bertan dihardu, lortutako Ramón y Cajal, Ikerbasque eta Europar Komisioaren diru-laguntzak ezinbestekoak zaizkiolarik bere jardunerako. Bere ikerketa lerro nagusia minbizi zelulen elikadura-berezitasunak ikertzean datza.
Osteguna, maiatzak 11
Informazio gehiago:
- 1737 lecturas